jueves, 29 de septiembre de 2011

Genital Anbiguoa

Sexu garapenaren nahasteak normalean jaiotzean agertzen dira eta
egokia izaten da ikerketa bat egitea arrazoia aurkitzeko, behar den terapia zehazteko eta pazientearen sexuaren gizarte esleipena erabakitzeko.

Genital anbiguotasuna jaioberrien kasuan larrialdi bezela kontsideratu beharra dago egon daitekeen sortzetiko hiperplasia suprarrenal malfomazioa baztertzeko. Gainerako organuek ez dute gaixotzeko berehalako arriskua, baina garrantzitsua da gaixoaren sexuaren esleipena ahalik eta azkarren zehaztea kirurgia-zuzenketa ahalik eta lasterren egiteko, haurrak bi urte bete eta geroko ebakuntzek arazo psikologikoak sortu ditzaketelako.

Beharrezkoak diren diagnostikoek eta terapiek ikuspegi jakin baten ebaluaketa behar dute eta
adina eta gaixoaren ezaugarrien araberako hezkuntza-plan diseinu bat. Medikuak termino neutroak erabili behar ditu gaixoarekin duen lehen kontaktutik; gurasoei bere "haurra" eta ez "mutil edo neska" edo "zure semea edo alaba" bezala deitzen, adibidez. Esleipen legala (erregistroa zibila) eta erlijiosoa (bataioa) baztertu beharko dira gaixoaren azterketa (sexu esleipenari dagokiona) amaitu arte.

Ambiguotasun sexualaren sailkapena:
1.Sexu nahasiaren zehaztea
2.Seudohermafroditismoa
3.Sailkatu gabeko sexu forma anormala

martes, 27 de septiembre de 2011

Arraroak baino ez ezazagunak

Euskal Herrian eta Espainia hainbat eta hainbat pertsonek dituzten patologia desberdinei buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue blog honetan.

Euskadin gaixotasun arraroak, gutxienenak edo laguntzarik gabeak dituzte 300.000ren bat pertsonak −heldu nahiz adingabe izan−. Gaixotasun horien kontrako borrokari hainbat alderditatik ekin behar zaio: osasun, ikerketa, farmazia, sorospen eta hezkuntza arloetatik, gaixoei eta beren familiei laguntzearen ikuspegitik, e.a.

Gizartean nagusitasun gutxi du arlo horrek, izan ere, horrelako gaixotasunak sakabanatuta daude −iturri batzuen arabera, 21 motatako gaitz arraroak daude eta, beraz, horien tratamendua ere barreiatuta dago −laborategi gehienek ez dute ia interesik agertzen gaitzok ikertzeko−. Horregatik, gaixoek eta beren familiek salatzen dute diagnostikoa egiteko zailtasunak daudela,eta beren beharrei ez zaiela arreta berezirik eskaintzen.

Adibidez, pare bat gaixotasun arraro aipatzearren:
-Txikien diabetesa:
Haurren diabetesa gaixotasun arraro bat da, eta, gainera, oso prebalentzia txikia du: 400.000 biztanletik batek baino ez du pairatzen. Espainian, 30 bat familia ezagutzen dira patologia horrekin.

-Genital Anbiguoen gaixotasuna:
Genital anbiguoen gaixotasuna duten haurren kopurua handiagoa da, baina, hala ere, oso kasu gutxi dago. Adituentzatt, hain esklusiboak diren gaitzak ikertu ahal izatea erronka profesional handia eta interesgarria da, baina baita ere aparteko zailtasunak dituena.

Euskarazko material gutxi dago, beraz gazteleraz dagoen bideo txiki hau atxikitzen dizuet Haurren diabetesaren inguruan.